Etagukzergatikez

Nikaraguako haurrei eskolara joateko ateak irekiz

AURTENGO KUOTA BERRIAK // LAS NUEVAS CUOTAS DE ESTE AÑO

Kaixo adiskide!

Etagukzergatikez proiektuak eskolara joateko aukera ematen dien ikasleak jada hasi dira eskolan. Eta noski, horrekin batera beraien hileroko eskola kuotak bidaltzen hasi gara. Aurtengo ikasturtean, eskolak orain arte bertako gastuei (irakasleen soldatak, mantenimendua, materialak…) aurre egiteko izan dituen gaitasun urriak direla eta, kuotak igo dituzte.

Ekimen hau guztiz gardena denez eta datuak transperentzi osoz aurkezten ditugunez, honakoak dira urte honetako kuotak edota gastu ekonomikoak:

Haur baten hilabete bateko kuota: 120 cordoba ( 3,80 euro) //

– Haur baten ikasturte bateko kuota (13hilabete): 1560 cordoba (48,5 euro)

Ikusiko duzuen bezala, zuen laguntza ezinbestekoa da gastu hauei aurre egiteko!! Animatu bakarka, bikoteka zein koadrilan. Ekarpen txikienak ere izugarrizko garrantzia du eta!

———————————————————————————————————————————————————————-

¡Hola amig@!

L@s alumn@s que Etagukzergatikez da la oportunidad para que acudan a la escuela ya han empezado el curso. Este año, debido a las escasas capacidades que tiene la escuela para afrontar los gastos, han subido las cuotas; aquí tenéis los costes de las cuotas:

–       Un/a niñ@ un mes: 120 córdobas (3,80 euros) //

–       Un/a niñ@ un año: 1560 córdobas (48,5 euros)

Como veréis, ¡vuestra ayuda es fundamental para afrontar nuestros gastos! Animaos a solas, en pareja o en cuadrilla. ¡El mínimo aporte tiene muchísima importancia!

otsaila 19, 2013 Posted by | Berriak | Utzi iruzkina

NICA (ikasgai bat mendebaldearentzat) // NICA (una lección para occidente)

Hemen duzue gure altxor berria. Etagukzergatikez taldeko Axi Arriagak, Ainara Garcia argazkilariarekin batera Nikaraguara joan zeneko bidaian grabaturiko dokumentalaren laburpena. Dokumental honen helburua zuei guztioi bertako errealitatea erakustea da, horrela, irudi bidez zuei bertara gehiago gerturatzeko asmoarekin. Muntaia egiten Oier Aranzabalek eginiko lan paregabea da. Dokumentala oraindik ez dago ikusgai baina ziur gaude laburpena asko gustatuko zaizuela, ikusi eta gozatu!!
——————————————————————————————————————————————–
Aquí tenéis nuestro nuevo tesoro. Es el resumen del documental que grabaron Axi Arriaga (miembro de Etagukzergatikez) y la fotógrafa Ainara García en el viaje que hicieron a Nicaragua. El objetivo de este documental es el de enseñaros la realidad de allá, mediante imágenes con el fin de que podáis acercaros mas. El montaje es el trabajo excepcional de Oier Aranzabal. Todavía no podremos ver el documental pero estamos seguros que os gustara muchísimo el resumen, ¡disfrutad!

urtarrila 30, 2013 Posted by | Bideoa | Iruzkin 1

BOSGARREN IKASTURTEAREN BILA! // ¡A POR EL QUINTO CURSO!

Dakizun moduan, “Etagukzergatikez” ekimenaren helburua Diriambako (Nikaragua) auzo txiro bateko haur eta gazteei eskolara joaten laguntzea da. Aurtengo ikasturtearekin, bosgarren urtez jarraian lagunduko zaie La Independencia auzoko behartsuenei.

Ekimenak helburuak bere osotasunean betetzen ditu: haur asko alfabetatu dira (irakurtzen eta idazten ikasi dute), hezkuntza duina jasotzeko eskubidea bete zaie eta euren garapen pertsonalak izaera integrala eskuratu du (alderdi afektibo eta emozionala, harreman sozialak, alderdi kognitiboa, osasuna …).

Laguntza jasotzen duen haur taldea urtero eguneratu egiten da, izan ere, egoera ezberdinek behartuta batzuk taldetik ateratzen baitira eta horien ordez, beste batzuk sartu: mutil batzuen kasuan, familiako egoera gordina dela eta, dirua lortu ahal izateko lanera bidaltzen dituzte; neska batzuen kasuan, oso goiz haurdun gelditzen dira eta ondorioz, ikasketak alboratzen dituzte … halaber, beste kasu batzuetan, ikasleek Lehen Hezkuntza amaitu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara igarotzen dira eta ondorioz, auzoan aurkitzen den eskola publikora joaten dira (soilik DBH-ko etapa akademikoa eskaintzen du eskola publiko horrek).

Zorionez, gure bertako kontaktua den emakume langile eta aparta (Elisa), behin eta berriro elkartzen da ekimen honetako haur eta gazteen familiekin hezkuntzak beraien bizitzan duen garrantziaz jabetu eta euren seme-alaben hezkuntza prozesuan inplika daitezen.

Hori dela eta, jada ikasturte hasierara ari gara gerturatzen (gogoratu Nikaraguan otsailean hasten dela ikasturtea), eta haur- gazte talde honi laguntzera animatzen zaituztegu. Aurten gainera ikasleen hilabeteko kuotak pixka bat garestitu dira bertan lan egiten duten irakasleei soldata duinagoa eman ahal izateko, izan ere, soldata minimotik oso urrun aurkitzen baitira.

Ez ahaztu ekimen hau borondatezko ekintza sozial bat dela, eta hemendik bidalitako laguntza txiki batek eragin benetan handia duela Nikaragua bezalako herrialde pobre batean. Ez izan beldur eta egin zure ekarpena lasaitasunez, ekarpen oro ezinbestekoa baita egoera larrian dauden haur eta gazte hauek eskolara joateko aukera izan dezaten.

Ea, gure laguntzak ahalik eta oihartzun handiena sortzen duen.

Bihotzez, eskerrik beroenak proiektuko ikasleen izenean.

 

Imagen

 

Como ya os hemos informado, el objetivo de la iniciativa “Etagukzergatikez” es el de ayudar a un grupo de niñ@s y de jóvenes de un barrio pobre de Diriamba (Nicaragua) para que puedan ir a la escuela. Con el curso de este año, se les ayudará por quinto año seguido a las familias más necesitadas del barrio de La Independencia.

La iniciativa cumple sus objetivos en su totalidad: se han alfabetizado much@s niñ@s (han aprendido a leer y a escribir), se les ha garantizado el poder recibir una educación digna y su desarrollo personal a conseguido un carácter integral (el lado afectivo y emocional, las relaciones sociales, el lado cognitivo, la salud…).

El grupo de alumn@s que recibe nuestra ayuda se actualiza cada año, ya que debido a diferentes situaciones algun@s alumn@s salen del grupo y en vez de ell@s entran otr@s: en el caso de algunos chicos, debido a la cruda realidad de la familia, les mandan a trabajar con el fin de conseguir dinero; en el caso de algunas chicas por otro lado, se quedan embarazadas a temprana edad y por lo tanto, dejan a un lado los estudios… aún así, en el mejor de los  casos, l@s alumn@s terminan la Educación Primaria y pasan a la Educación Secundaria Obligatoria y van a la escuela pública situada en el mismo barrio (el cual sólo ofrece la etapa académica de la ESO).

Afortunadamente, tenemos como contacto a una gran y trabajadora mujer (Elisa), la cual se encuentra en contacto directo con las familias de l@s alumn@s de esta iniciativa, con la intención de que se den cuenta de la importancia que tiene la educación en sus vidas y así se impliquen en el proceso educativo de sus hij@s.

Por lo tanto, ya nos estamos acercando al inicio del curso (recuerda que el curso en Nicaragua empieza en Febrero), y os animamos a que ayudéis a este grupo de niñ@s y jóvenes. Este curso además, se han subido los precios de las cuotas de cada mes, con el fin de poder ofrecerles a l@s profesores/as un sueldo más digno, ya que se encuentras muy lejos de un salario mínimo.

No olvidéis que esta iniciativa es una obra social de voluntad, y que una pequeña ayuda que se manda de aquí tiene una gran influencia en un país tan pobre como Nicaragua. No tengas miedo y haz tu aportación tranquilamente, ya que toda aportación es imprescindible para que est@s alumn@s que están en una situación bastante grave tengan la oportunidad de acudir a la escuela.

A ver si nuestra ayuda causa el mayor eco posible.

Muchísimas gracias de corazón en nombre de tod@s l@s niñ@s del proyecto.

urtarrila 28, 2013 Posted by | Bideoa | Utzi iruzkina

“ETAGUKZERGATIKEZ” GOIBERRI ALDIZKARIAN // “ETAGUKZERGATIKEZ” en la revista Goiberri

Joan den abenduko ale batean, “Etagukzergatikez” taldeko kide bati elkarrizketa egin zioten Goiberri aldizkarian gure proiektuaren inguruan. Hemen ikusi ahal izango duzue: http://goiberri.hitza.info/category/gazteak-2/ 

————————————————————————————————————

El pasado diciembre, le hicieron una entrevista en la revista Goiberri a una compañera del grupo “Etagukzergatikez” a cerca de nuestro proyecto. Aquí podréis verlo (en euskera): http://goiberri.hitza.info/category/gazteak-2/

urtarrila 9, 2013 Posted by | Bideoa | Utzi iruzkina

GABONAK IKUSTEKO IKUSPUNTU EZBERDINAK // Diferentes maneras de ver la navidad

Badatoz eguberriak, eta honekin batera badatoz bazkariak, afariak, erosketak, opariak… Funtsean, kontsumismoaren presentziak margotzen du garai hauetako gure jarrera. Gabonak zoriontasunarekin, sentsibilitatearekin eta elkartasunarekin lotu ohi ditugu; baina ez gara ohartzen, zoriontasun faltsu horrek zeharka, zenbaterainoko menpekotasuna duen beharrezkoak ez ditugun gauza materialen erosketan (kontsumismo hutsa azkenean).

Guk, Nikaraguako errealitatea bizi eta gero, beraien beharrak ezagutu ostean, euren lekuan jarri nahi izan dugu data hauetan; eta mezu honen bidez, zuek ere, une batez beraien ikuspuntua ulertzera gonbidatu nahi zaituztegu. Eredugarria da  “Etagukzergatikez” proiektuan bekatuak ditugun haurren ikuspegia, giza alderdi eta gauza xinpleenekin lortzen duten zoriontasuna; eskolako koaderno berri bat edukitzearekin, etxebizitza bat izatearekin edota familian askari desberdinak partekatze hutsarekin. Aurpegian marrazten zaien irribarreak ez du parekorik, ez dago “mundu zibilizatuan” irribarre horren balioa parekatuko duen gauza materialik. Jakin badakigu hezkuntza munduko haur guztien eskubide unibertsal bat dela, baina ozeanoaren beste aldeko lurralde honetan (beste lurralde txiro askotan bezala) eskubide hau ez da bermatzen. Gure eguberrietako buruhausterik handiena ingurukoei zer erosi eta zalantzarik handiena oparitzat zer jaso izango den bitartean, haur hauen egun hauetako zalantza bakarra honako hau izango da: datorren ikasturtean eskolara joan ahal izango dut? (kurtsoa otsailean hasten baita). Hezkuntza da beraientzat oparirik kuttun eta bereziena. 

Mezu honekin zabaldu nahi dugun ondorioa ondorengoa da; izan gaitezen zoriontsu egun hauetan, goza ditzagun egun hauek famili giroan eta eman diezaiogun garrantzia benetako balioa duten gauzei. Pentsa dezagun haur hauetan, eskolara joan ahal izango direnaren zalantzan dauden haur zoriontsu hauetan eta ez dezagun inoiz ahaztu zein zortedunak garen munduaren alderdi honetan jaio izan hutsagatik!

Etagukzergatikez” taldekoen partez gabon zoriontsuak izan ditzazuela!!

Imagen

Ya llegan las navidades, y con esto las comidas, las cenas, las compras, los regalos… Al fin y al cabo, la presencia del consumismo marca nuestra actitud en estos días tan señalados para la mayoría. Vinculamos las navidades con la felicidad, la sensibilización y con la solidaridad; pero no nos damos cuenta de la unión que tiene transversalmente esa felicidad falsa con la compra de cosas innecesarias (puro consumismo).

Irakurtzen jarraitu

abendua 21, 2012 Posted by | Bideoa | Utzi iruzkina

HITZALDIAK // charlas

Gaur hasi gara “etagukzergatikez” taldeko kideok Arrasateko Almen ikastetxean DBHko ikasleei gure proiektuaren inguruko hitzaldiak ematen. Datozen 3 egunetan ere, horretan jardungo dugu.

Imagen

Hoy hemos empezado los miembros del grupo “etagukzergatikez” a dar charlas sobre nuestro proyecto en la escuela Almen de Arrasate. En los próximos 3 días también tendremos charlas.

abendua 12, 2012 Posted by | Bideoa | Utzi iruzkina

HEMEN GAUDE BERRIRO // Aquí estamos otra vez

Kaixo lagunok!!

Aspaldi da gure berririk ez duzuela, aspaldian ez dugu gure blog-a berritu baina hemen gaude berriz!!!

Gutariko bat, Axi, Nikaraguan egon berri da 6 hilabetez, eta nola ez, eskolatik ere egin du bere pasadatxoa. Haurrak bisitatu, irakasleekin egon, proiektuko ikasleak eta beraien ikasketak nola doazen ikusi … eta sekulako berri onak ekarri ditu!

Beraz, berri guzti hauek jakin nahi badituzue ez galdu pista eta adi egon gutxika jartzen joango garen berriekin.

 Imagen

¡¡ Hola amig@s!!

Hace mucho que no tenéis noticias nuestras, ya que hace bastante que no renovamos este blog, ¡pero aquí estamos otra vez!

Uno de nosotros, Axi, acaba de llegar de Nicaragua después de estar 6 meses, y como no, ha pasado por la escuela. Ha aprovechado para visitar a los niños/as, estar con los profesores, hacer el seguimiento de cómo están l@s alumn@s del proyecto y ver como van sus estudios… ¡y ha traído muy buenas noticias!

Por lo tanto, si queréis saber todas estas buenas noticias, estar atentos con las noticias que iremos poniendo poco a poco.

azaroa 28, 2012 Posted by | Bideoa | Utzi iruzkina

GOAZEN BESTE URTE BATEZ LAGUNTZERA ! // ¡Vamos a ayudarlos un año mas!

Kaixo lagunak!

Iritsi da 2012.urtea eta gu beste urte batez, Diriambako haur hauei eskolara joateko aukera eman ahal izateko, lanerako prest gaude. Aurreko urteetan ikusitako erantzunarekin oso pozik gaude eta jendearengandik jaso dugun laguntzak indar handia eman digu gure proiektuarekin aurrera egiteko.

Eskerrak eman nahi dizuegu aurrez lagundu gaituzuen guztiei, zuen laguntza gabe hau ez zelako posible izango, MILA ESKER! 

Aurten ere lagundu nahi duzuenak (ideia berriekin, aportazio ekonomiko batekin, gure taldean sartzen…) animatu zaitezte. Hezkuntza guztion eskubide bat da eta uste dugu merezi dutela hezkuntza duin bat hartzen jarraitzea!  Aldez aurretik eskerrik asko guztioi!

¡Hola amigos!

Ha llegado el año 2012, y nosotros, como años anteriores, estamos dispuestos a trabajar para poder darles la oportunidad a estos niños y niñas de Diriamba para que puedan ir a la escuela. Estamos muy contentos con la respuesta que hemos recibido otros años y la ayuda que nos a dado la gente nos a dado fuerzas para seguir adelante con nuestro proyecto.  Irakurtzen jarraitu

otsaila 16, 2012 Posted by | Berriak | Utzi iruzkina

LAGUNTZA BERRI BAT!! // ¡Una nueva ayuda!

Lanean ibili garen lau urte hauetan pertsona, instituzio, enpresa… desberdinen laguntza jaso dugu eta gaurkoan, ekintza baten berri ematera gatoz, hain zuzen, orain arte egindako ekarpenetatik ezberdintzen dena.

Ekarpen hori Lide oñatiarrak egin digu, izan ere, jada urte dexente daramatza bere bitxi eta osagarri propioak sortzen eta saltzen. Hori dela eta, gurekin harremanetan jarri eta honako proposamena luzatu digu: gure proiektuan lagundu asmoz, bere irabazietako zati bat guri emanez.

Beraz, hurrengo bi hilabeteetan, Liden produktuen prezioa euro bat igoko da eta  ondorioz, kantitate hori izango da salmenta bakoitzeko Nikaraguako haurrentzako joango dena.

Aukera bikaina da bakoitzak bere buruari edo beste bati opari polit bat egin eta bidez batez haur hauei laguntzeko, beraz, ANIMATU!

Sartu Be Happy Ikusi Ikusi facebookean edo http://artesanio.com/be-happy web orrian, kuxkuxeatu, egin zure erosketa eta lagundu!

Eskerrak eman nahi dizkiogu Lideri bere laguntasuna eskaintzeagatik eta horrelako ekintza polit bat proposatzeagatik, MILA ESKER!

Eta noski, eskerrik asko zuei guztiori!

—————————————————————————————————————————-

En estos cuatro años que llevamos trabajando hemos recibido ayudas de diferentes personas, instituciones, empresas… y hoy, venimos a informaros de una nueva y distinta aportación.

Irakurtzen jarraitu

otsaila 10, 2012 Posted by | Berriak | Utzi iruzkina

GOIENAN “ETAGUKZERGATIKEZ” // “gukzergatikez” en Goiena

Oraingo honetan Goienan, Debagoieneko albisteetan, izan du presentzia gure proiektuak. Klikatu hemen irakurri ahal izateko!!

En este caso, nuestro proyecto “Etagukzergatikez” ha tenido presencia en Goiena, las noticias de Debagoiena. Haz clic aquí para ver más. 

otsaila 7, 2012 Posted by | Berriak | Utzi iruzkina